Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuetako Erakunde eta Zentroen lehenengo Direktorio Elektronikoa sortzeko izan den helburu nagusia gizarte gaietan diharduten erakunde eta zentroei buruzko informazioa bildu eta gai honetan interesa duten pertsona guztiei eskaintzea izan da.
Erakunde edo zentro bakoitzari dagokion fitxan, hari dagozkion datu orokorrak (izena, harremanetarako datuak, arduraduna eta abar), eta hark bere ardurapean hartzen dituen gizarte taldeen eta eskaintzen duen sorospen jardueraren deskribapena dago jasota. Erakunde baten fitxa agerira ateratzen denean, hartatik zuzenean sar daiteke haren mendeko zentroen fitxetara; eta, era berean, zentro baten fitxa agerira ateratzen denean, handik zuzenean sar daiteke bera mendean duen erakundearen fitxara.
Aurkibideko datuetarako sarbidea librea da; bilaketa sistemari buruz zalantzarik baldin bada, Laguntza atala kontsulta daiteke.
Direktorio honek etengabe berrituz doan informazio iturburu izateko asmoa du, gainera, horretarako erakunde guztiek parte hartzen dutelarik. Horregatik, bada, Interneten argitalpen elektroniko bat egitea erabaki da, erakunde bakoitzak berari edo bere zentroei dagozkien datuak aldatu edo zabaldu nahi baditu, erakunde bakoitzak beretzat izango duen pasahitz ezkutu baten bidez egin ahal izan dezan.
Zure iritzian Direktorio honetan egon beharko bazenu, eta ez bazaude, jar zaitez, arren, gurekin harremanetan helbide honetan:
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa